LOKEko judokak tatamian dira lanean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 7a, 11:00
LOKE judo ataleko erakustaldia.

LOKE Judoko kideek ederki hasi dute hilabetea. Hilaren 1etik 3ra Zarautzen egin den VIII Euskadiko Judo Training Camp jardunaldietan parte hartu dute. Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Errioxa eta Frantziako judokak bildu ziren bertan eta besteak beste, Carmen Solana bilbotarra eta Nage No Kata modalitateko Munduko txapeldun Glatenferd Escobar eta Miguel Bermudez kolonbiarrak izan zituzten irakasle. Maialen Chourraut kiroldegiko tatamian, aldiz, hilaren 4an izan zen lehen saio. Aurten ere adinaren arabera astelehen, asteazken eta ostiraletan ordutegi ezberdinetan izango dira judokak lanean Gorka Aristegi entrenatzailearen aginduetara. Lan gogorra egin beharko dute judoka gazteek urria hasieran lehen hitzordua izango baitute batzuek, kadete mailako Kantabriako Kopa.