Ipar Martxako kideek gaur izango dute lehen entrenamendua

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 7a, 10:15

Ipar Martxako kideak ikasturte amaierako ibilaldian. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Oporretako atsedenaldiaren ostean, Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek gaur jarriko dituzte makilak martxan. Taldeko arduradunek aipatu dutenez urtea hitzorduz betea dute. Ostegunetan 19:00etatik 20:30era egingo dituzten entrenamenduez gain, hilabetero irteera edo ikastaroren bat izango dute. Mugikortasunaren egunaren egitarauaren baitan irailaren 21ean egingo dute lehen ekimena.

Gainera ekimenak hauek dira:

  • Irailean: Otsagabiara irteera.
  • Urrian: Buruntzaldeako ibilbideen egunean ibilbide gidatua.
  • Azaroak 25: Elorriaga-Deba
  • Abenduak 16: Pilatwalk ikastaroa
  • Urtarrilak 27: Brinkola-Urtegia-Legazpi
  • Otsailak 17: Ormaiztegi-Mutiloa
  • Otsailean: Otsagabiako lagunen bisita.
  • Martxoak 16: Lizarrusti-Lareo
  • Apirilaren 1etik 6ra: “Ruta de la plata”-ko Gijon-Fierros.
  • Apirilak 27: Bidart-Miarritz
  • Maiatzak 18: Bastida-Urt-Baiona