Naroa Furundarena bosgarren sailkatu zen Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko irailaren 6a

Naroa Furundarena, artxiboko irudian. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Uztaila amaieran, Ostadar SKTko Naroa Furundaren atletak maila absolutuko Espainiako txapelketan parte hartu zuen, Valentziako Torrent herrian. Herritarra jauzi hirukoitzeko proban lehiatuko zen eta, besteak beste, Ana Peleteiro eta Maria Vicente izan zituen aurkari

Rankingeko laugarren markarik onena zuen herriko atletak (13,33 metro) eta aurten hiru alditan igaro du 13 metroko langa.

Talde urdin-beltzako kirolariak ez zuen egun ona izan, ordea. Zortziko finalera 12,64 metroko markarekin sailkatu zen eta 12,71 metroko jauziarekin bosgarren postuan amaitu zuen lehia.

Entrenamendu saioak

Eta merezitako oporren ostean, Furundarena zein Ostadar atletismo saileko kideak lanean hasi dira. Hilaren 4an, Michelin kirol guneko atletismo pistan batu eta 2023-2024 denboraldiko lehen entrenamendua egin zuten. Urrian zein azaroan dituzten proba eta lehiaketetara forma onean iristea dute jomuga.