Beltzak RTko kideek lana eta gozamena izango dute denboraldiari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 6a, 13:15

16 urtez azpiko taldearen neurketa.

Denboraldia prestatze aldera, Beltzak Errugbi taldeko kideak lanean hasiko dira hurrengo egunetan. Taldeko bazkideak Munduko Errugbi Kopako neurketak ikustera joango dira asteburuan Bordelera

16 urtez azpiko gazteak (2008-2009 urteak) izango dira lehenak oporrei agur esaten; atzo egin zuten lehen saioa Zarautzen. Senior eta 14 urte azpiko mailako gazteak (2004-2005 urteak), aldiz, gaur izango dute lehen entrenamendua Michelin kirol gunean.

Eta eskolako gazteen - 12 urtez azpiko (2012-2013 urteak) zein 10 urtez azpiko (2014-2015 urteak) taldeak - txanda ostiralean izango da. Hitzordua 18:15ean da, herriko kirol gunean.

Errugbi taldeko kideek kirol horretan lehen pausoak eman nahi dituzten haur eta gazteak gonbidatzen dituzte saioetan parte hartzera. 

Bestalde, ostiralean hasi eta urriaren 28ra, Munduko Errugbi Kopa jokatuko da Frantzian. Bordele da egoitzetako bat eta Beltzak RTko 50 bat kide hilaren 9an eta 10ean bidaia egingo dute bi neurketaz gozatzeko: Irlanda-Errumania eta Gales-Fiji.