Tourreko porrako sariek badute jabea

Txintxarri Aldizkaria 2023ko irailaren 6a

Tourreko porrako saridunak eta Larrañaga harategiko zein Ostadar SKTko ordezkariak. Arg.: Ostadar SKT.

Espainiako Vueltako martxan dago eta Ostadar SKTk antolatzen duen lau itzulietako porrako irabazlea hilaren 17an jakingo den arren, hilaren lehenean Tourreko lehiaketako sariak banatu zituen kirol elkarteak Patxi Larrañaga harategian. XI eta Lunaira txartelek eraman zituzten 400 eta 200 euroko sari nagusiak, hurrenez hurren eta urdaiazpikoek ere izan zuten jaberik. Larrañagatarren denda izan da beste behin, aurten hirugarren aldia da, puntu gehien lortu dituen establezimendua eta euren tiketen artean onenari, Ziriondo izenekoari, jakiz betetako otar bat oparitu dio.