Uztailaren 31an lehian hasi eta lehen domina jantzi zuen Zudairek. 400 m. libre probako finalerako sailkatu eta arratsaldeko saioan, 05.05,91 marka eginez bigarren postua eskuratu zuen igerilariak.
Abuztuaren 2an, 100 m. bular probako finalean ere lan ederra egin zuen zubietarrak. 01.38,14 amaitu zuen saioa eta brontzezko domina lortu zuen. Horrez gain, bina marka pertsonal eta Espainiako SB7 klaseko errekor hobetu zituen, 50 metrotakoa pasean eta 100 metrotakoa.
Egun bat geroago, 100 m. libreetako finalean lehiatu eta bosgarren postuan sailkatu zen, 01.09,05.
Banakako azken probari, abuztuaren 5ean, egin zion aurre Zudairek, 200 m. lau estiloak. Kanporaketa gainditu eta finalean seigarren izan zen. Podiumean egotea lortu ez bazuen ere, bere marka pertsonala ondu (02.57,21) eta SM8 klaseko Espainiako errekor berria ezarri zuen.
Txapelketa amaitzeko, abuztuaren 6an, 4x100 m. errelebu mistoan parte hartu zuen zubietarrak lehen postan. Taldea laugarren postuan sailkatu zen, 04.10,08.
Zudaire eta gainerako taldeko kideen jardunak Pariseko Paralinpiar Jokoetan aritzeko bederatzi plaza ziurtatu dizkiote Espainiako selekzioari. Aurtengo denboraldian erabakiko da zein igerilarik izango dute Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko aukera eta zubietarrak gogor egingo du lan Parisen egoteko.