Giro ederra izan zen atzo arratsaldean Kontxako badian. Gizonezkoen sailkapen erlojupekoa jokatu zen eta hurrengo bi asteburuetan Donostiako uretan lehiatuko diren maila horreko ontziak erabaki ziren. 24 ontzik parte hartu zuten zazpi postu eskuratzeko, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak dagoeneko postua du. Gaizka Ormazabal herritarra eta Hibaika B multzoan parte hartu zuten eta zortzigarren izan ziren uretan sartzen. Helmugan 22.25,96 denbora eginez 23. postua lortu zuten sailkapen orokorrean eta ezin izango dute banderarengatik borrokatu.