Abuztuko sari nagusien ostean, bihar, irailaren 2an, Donostiako Hipodromoak Udako 107. denboraldiko azken aurreko jardunaldia biziko du. Abuztuan ez bezala, hitzordua goizean izango da; 11:20ean hasiko da. Zaldien zaletuek bost sariz gozatu ahalko dute: Peña Hípica Donostiarra, Parque de Atracciones Monte Igueldo, Black Type, Sociedad de Carreras de Sanlúcar de Barrameda eta Irizar. Irailaren 10eko Donostiko Sari Nagusiaren saioaren aurrekari gisa, esprinterren lehia ikusi ahalko da eguneko azken sarian.