Abuztuaren 31ko gertaerak oroitzeko jardueretan parte hartu du LOZET elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 1a, 09:51

LOZET elkarteko zenbait kide Donostian izan ziren atzo, 1813ko abuztuaren 31ko sutea eta sarraskia oroitzeko ekimenetan parte hartzen, goizetik iluntzera arte.

Egun berezi eta hunkigarria izan zen atzokoa donostiarrentzat, 210 urte bete baitziren armada portugaldar-ingelesak hiria hartu eta sute eta sarraski itzelak eragin zituenetik; hiritarrek eta soldadu frantziarrek borroka egin arren, irailaren 8an errenditu ziren. Gertakari horiek gogoratze aldera, goizetik iluntzera arte aurrera eraman zituzten hainbat jarduera Gipuzkoako hiriburuan, eta horietan parte hartu zuten LOZET elkarteko zenbait kide, beste hainbat eragile eta danborrada talderekin batera. 

Isaac Farre Ricok utzitako argazkiak