Gizonezkoen saskibaloi talde bat sortzeko bilera egingo dute bihar

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abuztuaren 31

Ostadar SKTko Saskibaloi atalaren arduradunek jakinarazi dute bilera informatibo bat egingo dutela bihar, Michelin kirol gunean, 19:00etan. 2010 eta 2011 urteetan jaio diren gizonak gonbidatu dituzte bertaratzera, haiek osatutako talde berri bat eratzea baita helburua.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 677 16 37 51 telefono zenbakira dei dezakete.