Sorpresa ederra eman dute ETE ligan aritu diren Zumaiak eta Kaikuk, Kontxako Banderarako sailkapen estropadan. Traineru indartsu ugari utzi dituzte kanpoan, horien artean, Galiziakoak. Lan bikaina eginda, denboraldiko proba esanguratsuenetako bat irabazteko lehian sartu dira, beste sei talderekin batera: Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hondarribia, Hibaika eta Donostiarra (azken hori sailkatuta zegoen lehendik).
Horrek esan nahi du Kontxako Bandera irabazteko arraun egingo dutela bi lasarteoriatarrek, Aiora Belartietak (Arraun Lagunak) eta Intza Fernandezek (Hondarribia). Bien ala bien eskifaiak bigarren txandan ariko dira, Donostiarra eta Tolosaldearekin batera. Lehenengoan, berriz, Orio, Hibaika, Zumaia eta Kaiku.
Hauxe izan zen atzo arratsaldeko erlojupekoko sailkapena:
Trainerua | Ziaboga | Helmuga | Denbora tartea |
Orio | 7.05 | 12.23.24 | |
Arraun Lagunak | 7.17 | 12.31.42 | +8.18 |
Tolosaldea | 7.22 | 12.36.92 | +13.68 |
Zumaia | 7.25 | 12.57.88 | +34.64 |
Hondarribia | 7.34 | 13.04.42 | +41.18 |
Hibaika | 7.36 | 13.06.58 | +43.34 |
Kaiku | 7.37 | 13.12.98 | +49.74 |
Gaur, gizonezkoen txanda
Gizonezkoen 24 traineruk jokatuko dute gaur sailkapen erlojupekoa, 18:00etatik aurrera baita ere. Lasarte-Oriak izango du ordezkaritzarik, Hibaikan ari baita arraunean Gaizka Ormazabal herritarra.