Irailaren 11n hasiko ditu entseguak Xumela koruak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abuztuaren 30a

Iazko azken entsegua.

Xumela koruko lagunek jakinarazi dutenez, irailaren 11n ekingo diete aurtengo entseguei, astelehenarekin, "betiko toki eta ordu berean", hau da, Oriarte institutuko Landaberri eraikinean, 19:30ean. "Ateak zabalik ditugu ongi pasa eta euskaraz kantari elkartu nahi duen ororentzat", nabarmendu dute kideek.