Zumaburu kaleko garaje batek su hartu du

Txintxarri 2023ko abu. 30a, 12:07

Su hartu zuen garajearen barrualdea. Argazkia: Isaac Farre.

Zumaburu kaleko 4. zenbakiko bizilagunek susto ederra hartu zuten astelehenetik asteartera bitarteko goizaldean, -2 solairuko garajeetako batek su hartu baitzuen. Dozena bat suhiltzaile inguruk itzali zuten sutea; kalte materialak izan ziren, baina ez zen inor zauritu.

Suhiltzaileek bi txandatan lan egin behar izan zuten, goizaldean eta goizean: sutea itzali zuten aurrena, eta lokala aireztatzen utzi gero, ke mordo bat zegoelako. Goizeko erreleboa egin zuten langileek bukatu zuten lanekin. 

Oraindik ez dute argitu sutea zerk eragin zuen.