Mugimenduaren bidezko denborari buruzko solasaldia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 29a

Hilabeteko beste ostiraletan aurrera eramandako Kale antzerkia bultzatuz ekimeneko antzerki emanaldien lekukoa hartu du gaur Dantza Garaikidearen XIX. Zirkuituak. Ertza dantza taldeak O tempo diz (Denborak dio, euskaraz) ikuskizuna ekarri du Okendo plazara. Maputoko bi dantzarik gorpuztu duten lana Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da.

(Argazkiak: Isaac Farre)