Lasarte-Oriako Udalaren Kirol Zerbitzuek jakinarazten dute, 2023. urterako egutegiaren arabera, bi asteko geldialdi teknikoa egingo dela, instalazioetan mantenimendu eta garbiketako lanak egiteko. Zehazki Maialen Chourraut Kiroldegia uztailaren 30an itxiko ditu ateak abuztuaren 13ra arte; Michelin Kirol Gunea, berriz, dagoeneko ez dago erabilgarri eta abuztuaren 7ra arte ez ditu ateak irekiko.