500 bat kirolari bildu ziren Lekeitio, Bizkaian eta horien artean, Zumeatarra taldeko Aimar Sukunza eta Ibai Izagirre herritarrak eta Trinko taldeko Mikel Izagirre izan ziren lehian.
Parte hartzaileek 750 metroko igerialdia egin zuten lehenik. Ostean, bizikleta gainean 21 kilometroko ibilbideari aurre egin zioten eta helmugara iritsi baino lehen bost kilometro lasterka egin zituzten. Probako azken zatian eguraldiari aurre eginez, ederki jardun ziren guztiak.
Sukunza lehen postuetan izan zen; hamargarren postuan amaitu zuen proba eta 01.02.39ko marka eginez, 23 urtez azpiko Euskadiko txapeldunorde ere izatea lortu zuen.
Ibai Izagirrek 01.14.09 behar izan zituen helmugara iristeko eta Mikel Izagirrek, aldiz, 01.16.45.