Naroa Furundarena Espainiako txapelketan lehiatuko da asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 28a

Naroa Furundarena, Euskadiko txapelketan lehian. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Atletismoko maila absolutuko Espainiako Txapelketa lehiatuko da asteburuan Valentziako Torrent herrian. Espainiar Estatuko atletarik onenak batuko dira bertan eta aurten ere, Ostadar SKTk ordezkaritza izango du, Naroa Furundarena. Jauzi hirukoitzeko proban lehiatuko da herritarra igandean, 19:15ean. Ostadarreko kideak, besteak beste, Ana Peleteiro eta Maria Vicente izango diru aurkari. Rankingeko laugarren markarik onena du aurten herritarrak; 13,33 metroko jauzia egin zuen, baina haize gehiegirekin egin zuen saiakera. Domina eskuratzeko ederki borrokatu beharko da Ostadarreko kidea.