Artetxe ez da Zikuñaga Papelerako finalean izango

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 28a

Artetxe-Ugalde (eskubian) eta Urkizu-Irazustabarrena, finalaurrea hasi baino lehen. Arg.: Rufino Rekalde.

Ez da posible izan. Intzako Jon Pello Artetxe pilotariak ez du Zikuñaga papelerako finala jokatuko; finalaurrean Hernaniko Urkizu eta Intxurreko Irazustabarrena 18-9 gailendu ziren. Nahiz eta herritarrak eta Oiarpeko Ugaldek neurketa ona egin, aurkariak tantoak erabakitzerako orduan hobeak izan ziren eta finalerako ateak itxi zizkioten herritarrari.