Kultur Kale Zikloak itxiko du hilabete eta ikasturte honetako kultur agenda. Xpressionk kultur elkarteko kide Jokin Telleriak, Agustin Valdivia alkateak eta udaleko kultura teknikari Jon Martinek eman dute xehetasunen berri. Aurreko urteetan ez bezala, eskaintza musikala beste toki batean egingo dute, Tximistarreta parkean, formatua aldatuta: hiru taldek egun bakarrean joko dute, bihar zehazki, hilak 29, 18:30etik 22:00etara. Grezian, Iluna eta Luca Grassi&The Grooves Band izango dira. Sarrera, doan.