Herritarrak bikain jardun dira Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 27a

Buruntzaldea IKTko kideetako batzuk Getaria-Zarautz proba hasi baino lehen. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Itsas zeharkaldietan hitzordu garrantzitsua izan zen hilaren 23an, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia. Lasarte-Oriako zein Buruntzaldea IKTko ordezkaritza izan zen infantil mailan eta proba nagusian

Infantil mailako 400 metroko lehian Patxi Arzallusek hamahirugarren postuan amaitu zuen, 09.08 denborarekin.

Getaria eta Zarautz arteko 2.850 metroko bidea egin zuten herritarren multzoa ugariagoa izan zen eta asko Buruntzaldea IKTko kideak dira: June Lopez (39.20), Juan Vicente Martin (39.41), Itsaso Tolosa (39.50), Joane Arzallus (41.13), Miren Sarobe (42.25), Igor Amantegi (42.58), Asier Gorostegi (44.09), Laura Igea (47.00) eta Adrian Garcia (48.37). Horiez gain, Garikoitz Lopetegi (39.35), Jorge Humberto Melillo (49.01), Xabier Rekondo (50.44), Idoia Recondo (52.32) eta Patxi Nevado (54.04) herritarrak ere izan ziren.