Aurtengo parodian parte hartu duen kuadrillak erdigunean zehar desfilatu du arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 26a, 23:34

Santa Ana parodian parte hartu duten aktore, dantzari, antolatzaile eta gidoilariek desfile koloretsua egin dute erdigunean barrena, Erketz EDT taldeko musikariek lagunduta. Bidean zehar egin dituzten geldialdietan giro ederra jarri dute, atzetik zetozen suhiltzaile bihurriak hori itzaltzen saiatu diren arren. Pare bat trago eta graziarekin dantza egin ostean, Okendo plazako oholtzarantz joan dira.

Erlazionatuak

Parodiako partaideak, giro ederrean dantzan

Txintxarri Aldizkaria 2023 uzt 26 Gizartea