Santa Ana eguna ospatuko du gaur Lasarte-Oriak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 26a, 07:00

Iazko parodiako bi akusatuak, sutan kiskaltzen. Horretara kondenatu zituzten basajaunek.

Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak egitarau bat prestatu dute Santa Ana eta San Joakin eguna ospatzeko. Mezarekin hasi eta parodiarekin bukatuko da.

Egitaraua
  • 11:00etan, meza, Ama Brigitarren komentuan. Bukatu eta segituan, luntxa.
  • 12:00etan, Santa Ana karkaban (San Pedro parrokia parean) dantzatuko dute Erketz EDTko kideek.
  • 18:30ean, ordu eta erdi geroago hasiko den parodian parte hartuko duten aktoreek desfilatuko dute, ordubetez, erdigunean barrena.
  • 20:00etan, ikasturtearen errepaso umoretsua egingo dute parodiaren bidez, Okendo plazan.

Bestalde, udalak gogorarazi du 40. Santa Ana Pala Txapelketako azken partidak jokatuko dituztela Loidibarren pilotalekuan. 3. eta 4. postua erabakitzekoa 17:30ean hasiko da, eta, bukatzean, final handia. Erketz EDTko dantzariek aurreskua dantzatuko diete finalistei eta neurketa denak amaitu eta gero sariak banatuko dituzte antolatzaile eta udal ordezkariek.