Basaundi auzoak saninazioak ospatuko ditu asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 24a, 12:17

Karmenak Orian, eta saninazioak Basaundin. Auzo horretako lagunek hilaren 30ean eta 31n ospatuko dituzte Gipuzkoako zaindariaren festak. La Esperanza auzo elkarteak egitarau oparoa prestatu du bi egun horietarako.

Egitaraua

Hilak 30, igandea

  • 13:00etan, txalapartarien emanaldia, Basaundiko plazan.
  • 14:00etan, paella jana, plazan. Tiketak Oriatxiki tabernan eros ditzakete herritarrek, 10 euroren truke.
  • 16:00etan, mus txapelketa, plazan. Bikoteek ordu erdi lehenago izena eman beharko dute, 10 euro ordainduta.
  • 17:00etan, apar festa, tenis pistan.
  • 18:00etan, ur jolasak, haurrentzat, Oria Txiki parkean.
  • 19:00etan, zunba eta bodycombat saioa, auzoko plazan.
  • 19:30ean, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia, plazatik abiatuta.
  • 23:00etan, dantzaldia, Ibai Berriak taldearen eskutik.

Hilak 31, astelehena, San Inazio eguna

  • 09:00etan, martxa erregulatua, Basaundiko plazatik abiatuta.
  • 10:30ean, diana, txistulariekin.
  • 11:00etan, haurrentzako jolasak, plazan.
  • 12:00etan, buruhandiak eta meza, plazan eta Karmengo kaperan, hurrenez hurren.
  • 12:30ean, bote eta toka txapelketa, plazan.
  • 16:00etan, aldibereko xake partidak, haurrentzat, plazan.
  • 17:00etan, gaztelu puzgarriak, haurrentzat, plazan.
  • 17:30ean, haurrentzako askaria, plazan.
  • 18:00etan, patata tortilla txapelketa, plazan.
  • 18:30ean, txapelketara aurkeztutako tortillen dastaketa, plazan.
  • 19:00etan, festak amaitzeko, DJ Naken-en emanaldia