Realarekin debutatu du Jon Martin lasarteoriatar gazteak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 24a

Jon Martin, Realak Osasunaren aurka jokatutako partidan. Argazkia: Reala.

Euskal Herriko Txapelako finala jokatu dute Realak eta Osasunak asteburuan, Irungo Gal estadioan. Nafarrek irabazi dute, 1-3. Emaitza txarra izanagatik, talde zuri-urdinak baditu itxaropenerako arrazoiak, besteak beste, harrobiko gazte ugarik lehen taldearekin debuta egin izana. Horietako bat izan da Jon Martin 17 urteko lasarteoriatar gaztea. Erdiko atzelariak Aritz Elustondo ordezkatu zuen 72. minutuan.

Donostiarren harrobiko bitxietako bat da Martin. Horren erakusgarri, oraindik jubenilen kategorian lehiatzeko adinean egonda ere, Realaren bigarren taldera igo dutela, Sansera. Joan den astean ekin zioten denboraldiaurreari, Sergio Francisco entrenatzailearen agindupean.

Hilabete pare bat lehenago, Espainiako selekzioarekin aritu zen herritarrak, 17 urtez azpiko Europako txapelketan.