Azoka nahikoa ez balitz, Aterpea merkatarien elkarteko kideek antolatuta, Santa Ana pintxoak biribildu du igandeko plana. Bost tabernak parte hartu dute aurten: Hiru Aldeta, Buenetxea, Herriko Etxea, Plan B eta Arima. Guztiek bakailaoa eta piperra zituzten oinarri, bakoitzak bere erara prestatua, eta 2,5 eurotan dastatu ahal izan dute lasarteoriatarrek. Haietako lautan izan da TXINTXARRI eta ostalarien arabera, herritarrak animatu dira gutizia horiek probatzera eta pozik zueden izaten ari ziren erantzunarekin.