Eguraldi txarra iragarrita zegoenez, antolatzaileek erabaki zuten proiekzioa Okendo plazatik Oriarte institutuaren Landaberri eraikinera eramatea. Asmatu zuten, aulki bakar bat ere ez zelako hutsik geratu, eta emanaldia hasi baino minutu batzuk lehenago hasi zelako euria egiten.