40. Santa Ana Pala Txapelketa amaitzera da. Gaur finalaurrekoak izango dira. Bi multzoetako lehen bi sailkatuek neurtu dituzte indarrak. Lehenengo lehian Jon Pello eta Iker Artetxe anaiek Tomas eta Beñat Pagoaga aita-semeen aurka egin zuten. Bigarrenean Jagoba Mendizabal eta Julen Urruzolak Julen San Miguel eta Asier Arruti izan zituzten aurrez aurre.
Final handia
Hilaren 26an, asteazkenarekin, Santa Ana eguna ospatuko da gure herrian eta txapelketako azken jardunaldia jokatuko da.
17:30ak aldera 3. postua erabakitzako partidak emango dio hasiera jardunaldiari eta ordu bete geroago edo aurreko neurketa amaitzean final handia izango da.
Finalaren aurretik, Erketz Euskal Dantza Taldeak aurreskua dantzatuko die jokalariei.
Eta norgehiagokak amaitzean sari banaketa egingo da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurtengo edizioan txapelketan parte hartu duten bikote guztiek izango dute saria.