Beñat Carbayedak Zamorako itzulia lehiatu du

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 20a

Beñat Carbayeda (ezkerreko bigarrena), talde kideekin etapa hasiera batean. Arg.: Caja Rural-Alea

Beñat Carbayeda herritarra Zamorako itzulian lehiatu da Caja Rural-Alea taldean. Herritarra lehen postuetan izan ez den arren, bere taldekideentzat egon da lanean. Perilla de Castro eta Carbajales de Alba arteko hirugarren etapan izan zuen saria talde nafarrak; Jan Castellonek irabazi eta lidergoa hartu zuen. Tamalez ezin izan zuen maillot horia mantendu.