Lasarte-Oriako Gurutze Gorriak jakinarazi du garraio zerbitzua emango diela mugikortasun urria duten pertsonei. Erabili nahi dutenek larunbata baino lehen eskatu beharko dute, telefono zenbaki honetara deituta: 678 40 76 59. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara hots egin dezakete.