Lovely Diamondek eta Souvenir d’ Ecajeulek sari nagusietarako hautagaitza aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 19a

Lovely Diamond, azken metroetan lehian. Arg.: Dabid Argindar.

Donostiako Hipodromoan Udako sari nagusietarako aurreko probak hasi dira. Hilaren 16ko jardunaldian, abuztuko Maria Cristina sariko hautagaiak ikusi ahal izan ziren lehian

Viura hotela sari nagusian behorrek eta jockeyek euren onena eman zuten eta guztien artean, Lovely Diamond eta Alejandro Gutierrez Val nabarmendu ziren. Hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen bikoak eta garaipena erraz erdietsi zuten.

Arratsalderi hasiera emateko El Molino del Lobo saria jokatu zen eta Isaba izan zen garaile. Ricardo Sousak gidatuta berak baino esperientzia gehiago duten behorrak aurreratu zituen azken zuzengunean eta helmugara lehen iritsi zen.

Jarraian, European Breeder‘s Fund Saria jokatu zen. Souvenir d’ Ecajeul nagusi izan zen Fabrice Veron gainean zuela. Kriteriumerako hautagai izan daitekeela erakutsi zuen.

Digitalak Sarian jardunaldiko ezustekoa izan zen; aurreikuspen guztien gainetik, Marchelo-Carlos Andres Loaiza bikoak eraman zuen garaikurra.

Laugarren proban, Garda Seguridad Saria zegoen jokoan eta Nyalak eta Nicolas de Julianek eskuratu zuten arazorik gabe. 

Hurrengo hitzorduan egun eta ordu aldaketa izango da Hipodromoan; hilaren 22an, larunbatean lehiatuko da, 11:20ean hasita.