Naroa Furundarena Erkidegoen arteko Espainiako txapelketan izan da lehian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 19a

Naroa furundarena, artxiboko irudian. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Ostadar Atletismo saileko Naroa Furundarena Erkidegoen arteko Espainiako txapelketan lehiatu zen hilaren 15ean, Iruñean. Herritarrak Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen luzera jauziko proban. Atleta gazteak 12,50 metroko jauziarekin bosgarren postuan amaitu zuen lehiaketa. Euskadi zazpigarren izan zen.