Hilaren 13tik 16ra, Alebin Mailako Espainiako txapelketa lehiatu da, Madrilen. Buruntzaldea IKTko bi ordezkari izan dira bertan: Ibon Elola eta Iñaki Garcia. Bientzat Espainiako Txapelketa batean zein igerileku luzeko lehia batean estreinako aldia izan zen. Hala ere, ederki moldatu ziren eta euren markak ondu zituzten proba guztietan. Biek 50 m. libre probako kanporaketa lehiatu zuten serie berean. Elolak 27,88 egin zuen eta Garciak, aldiz, 27,01. Bientzat igerileku luzeko marka pertsonal berria eta Garciarentzat 14 urteko taldeko errekorra ere izan zen; aurrez Iñigo Ibarburuk ezarria zuen 27,03a hautsi zuen. Horrez gain, Garciak 100 m. (01.06,80) eta 200 m. bizkar (02.28,68) ere lehiatu zituen eta 100 metroko lehian erdiko pasean ere 32,23 marka ederra egin zuen.