Itsasoak elkartutako bi ezezagun

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 14a, 21:09

Okendo plazara plastikoz egindako uharte eta pertsonaiak ekarri ditu Hortzmuga antzerki taldeak. Kale antzerkia bultzatuz egitasmoaren saio berri bat aurrera eman dute arratsaldean, eta ingurumenarekiko kezka eta sare sozialen gehiegizko rabilera ardatz dituen ikuskizuna ikusteko aukera izan dute lasarteoriatarrek. Felix urpekariak itsasoko erronka zentzugabenak gauzatzeagatik ezaguna ez da sare sozialez haratago ikusteko gai. Ulises Agureak, berriz, urteak daramatzate itsasora botatako hondakinak biltzen eta bigarren bizitza bat ematen. Bi pertsonaia berezi horiek elkarren aurka jarriko ditu egoerak hasieran, baina gutxika elkar ulertzen hasiko dira.