Elkarrekin sartu dira aretora alderdiko ordezkariak, eta talde argazkia eginda, lehen ilaran eseri dira. Aurrealdeko aulkietan ere jada lekua hartuta zuten Lasarte-Oriako PSE-EEko zinegotziek eta Gipuzkoako zenbait ordezkarik. Hitza hartzen lehena alkatea izan da eta pentsioak izan ditu hizpide, eskertza eta agurren ondoren. Albiste izan zen 82 urteko estatubatuar batean historia kontatzen hasi du bere agerraldia, lanean jarraitzen baitzuen eta diru bilketa bati esker lortu zuen erretiratzea. "Zentzuzko adin batean erretiratzea bermatzen ez duen estatu bat ez da duina, ez da bere herritarrez kezkatzen eta egoera izugarriak onartzen ditu. Ez, hori ez da sozialistok babesten dugun eredua". Hortaz, erretiro adina 70 urte arte edo harago atzeratu nahi duen eskuinaren "eredu bidegabe eta insolidarioa" saihesteko aukera bakarra sozialistei botoa ematea dela nabarmendu du.
Halaber, pentsioen bideragarritasuna bermatzeko, jubilazio adina atzeratu beharrean, kalitatezko enplegu gehiago sortzearen alde egin du. Baita bizitza duina bermatuko duten pentsioen alde ere eta zehaztu du PSE Espainiako gobernura iristean 1.090€ jasotzen zituen pentsiodunak egun 1.367€ jasotzen dituela; PPren erreformak indarrean jarraituko balu, berriz, 1.104€ ziratekeen. Hori horrela, murrizketei aurre egin eta pentsio txikienak handitzeko hartutako neurriak ere errepasatu ditu, pentsio pribatuak "osagarriak" bakarrik izan behar direla berretsiz eta egungo sistema "jasangarriagoa, duinagoa, berme gehiagokoa, berdinzale eta inklusiboagoa" dela gehitu.
Jarraian, Romero aurkeztu du Valdiviak: "Pedro Sanchez bezala, ez dago bakarrik. Aldea iraultze itxura du kanpainak, Rafi. Sinetsita nago uztailaren 23an ustekabea izango dela. Baina horretarako beharrezkoa da etxean inor ez gelditzea, eta ukabila eta arrosa dituen boto paperez hautetsontziak betetzea".
Txaloen ondoren, Romeroren txanda izan da. Une erabakigarria gerturatzen ari da, eta galtzeko arriskua egon arren, aurreikusi du "garaipena aurrerakoia" izango dela. Sozialisten gobernuak aurrerapena ekartzeaz gain, euskaldunen eskubideentzat ere onuragarria izaten direla azaldu du, PSE-EErekin Euskadik eta Gipuzkoak "beti irabazi" izan dutela. Euren konfiantza eskatu die herritarrei eta, hizlari guztiek behin baino gehiagotan errepikatu duten moduan, bozkatzera joateko garrantzia azpimarratu du, hauteskunde hauetan bereziki, "erabakigarriak baitira PP-VOXen mehatxutik Espainia demokratikoa eta eskubideen Euskadi salbatzeko". Ildo beretik jo du euskaraz egin dituen azken hitzetan: “Datorren uztailaren 23an alderdi sozialistaren botoez bete behar dira hautetsontziak, demokrazia arriskuan dagoelako. Feijoo geldiarazteko boto erabilgarri bakarra PSOE da".
Azkenik, Andueza jarri da atril atzean. Sachezen gobernuak legealdian izandako zailtasunak zerrendatu ditu: pandemia, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra, elikagaien garestitzea... eta zailtasunak zailtasun aurrera eramandakoa goraipatu du. Egindakoaz gain, ordea, egiteko dutenari garrantzia ere eman dio: Berdintasuna, genero indarkeriaren aurkako ituna berrestea prebentzioa eta artatzea hobetuz, 20 asteko guraso baimenak, botere parekidetasuna, trantsizioa ekologikoa, energia berriztagarrien sustatzea, edota uraren pribatizazioa saihesteko legea, besteak beste. Horregatik, beste bi kideek bezala, bozkatzera joateko eta PSE-EE aukeratzeko eskatu die herritarrei. "Aurrerakotasuna nahi baduzue, alderdi sozialista da Euskadiren botoa”.
Txalo artean, hiru hizlariek eta alderdiko beste kide batzuek agurtu dituzte bertaratutakoak.