Fayos, Sousa eta Anaya protagonistak Hipodromoko jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 13a

Kriterium Nazionaleko helmugaratzea. Arg.: Isaac Farre Rico.

Hilaren 9an, sei probaz gozatu ahal izan zituzten zaldien zaletuek Hipodromoan. Lasterketa politak ikusi ziren Donostiako zelaian

Jardunaldiko lehen lasterketan, Nagore Otaño oroimenezkoan Tena-Viking City eta Aldufoof-Farlete bikoen arteko lehia izan zen azken zuzenean. Azkenean lehenak eraman zuen saria.

Insalus sarian ere estu ibili ziren Perez-Dabespir, Fernandez-Upsdawn eta Fayos-Impressionant bikoak. Azkenean Cristina Perez eta Dabespirren eskuetan amaitu zuen garaikurrak.

Eta Kriterium Nazionalean, arratsaldeko sari nagusian, Fayos-Flamming Gas eta Meyer-Teixeira bikoen artean borroka ederra izan zen. Bugatiko bihurgunea igaro eta buruz buru jarri ziren biak. Borja Fayosek bere esperientzia gailendu zuen eta Flamming Gas zaldiari gehiago eskatuz garaipena eskuratu zuen. Jockey valentziarrak zigortua egon ondoren, lortu duen lehen saria da.

Ricardo Sousa jockeya eta Oscar Anaya entrenatzailea izan ziren arratsaldeko beste protagonistak. Prestatzaile argentinarraren Quejo eta Corps des Pages zaldiak gidatuta Noticias de Gipuzkoa eta Gautena sariak eskuratu zituen jockey portugesak.

Arratsaldeko bigarren lasterketan, Valentin Seguyk eta Gorat Aeen zaldi arabiarrak Sheikh Zayed Bin Sultan Al Nahyan Listed Cup saria lortu zuten.

Hurrengo jardunaldia, hilaren 16an igandearekin jokatuko da. 17:30ean hasita, bost lasterketa lehiatuko dira: El Molino del Lobo, Europen Breeder's Fund, Digitalak, Garda Seguridad eta Hotel Viura.