'Etsaiarekin dantzan' disko argitaratu berria entzungai jarri du Kinada taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 13a, 13:17

Kinada taldeak aurtengo Sorgin Jaietan emandako kontzertua.

Kinada talde lasarteoriatarrak estudioko bigarren lana argitaratu berri du, Etsaiarekin dantzan. Iragarri du entzungai jarri duela diskoa plataforma digital ugaritan. Horrez gain, CDak eta kamisetak saltzen ari dira Lasarte-Oriako zenbait tabernatan.

Herritarrek diskoa entzun dezakete, adibidez, YouTube-n:

 

Spotify streaming plataformara ere igo dute disko argitaratu berria. Esan bezala, Jagoba Mendizabal (ahotsa), Julen Urruzola (baxua), Xuar Agirre (gitarra ) eta Julen Urruzola (bateria) laukote gazteak osatutako taldearen bigarren estudioko lana da Etsaiarekin dantzan. Aurreneko diskoa, Estimuluen bidaia, 2021eko udaran kaleratu zuten. Honezkero hasi dira kantu berriak zuzenean defendatzen, esaterako, Sorgin Jaietan. Jo zuten abestietako bat izan zen Su etena: