Fannie Flagg idazle iparamerikarraren liburuan oinarritutako pelikula 1991n estreinatu zuten eta orduz geroztik sari ugari irabazi ditu. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte frontoira bertaratu eta film klasiko horretaz gozatzera.
Zabaleta Auzolan elkarteak Fried Green Tomatoes film klasikoaren euskarazko bertsioa emango du gaur, Tomate berde erreak. Frontoian egingo dute proiekzioa, 22:00etan. Sarrera doakoa eta eta ikus-entzule bakoitzak bere aulkia eraman beharko du.