Intza Kirol elkarteko Haritza Diaz de Gereñu eta Peru Urdanpilleta jubenil bikoteak ez du aste ona izan. Hilaren 8an, Getariako Salbatore txapelketako bidea amaitu zuten eta atzo, hilaren 12a, Hernaniko Zikuñaga Papelera txapelketan ere ezin izan zituzten aurkariak gainditu. Getarian Intzako kideek LAPKEko Izagirre-Goiburu bikotea izan zuten aurkari; lazkaotarrak 07-22 gailendu ziren. Lau egun geroago, Ilunpeko Bidezabal eta Larrañaga bikotearen aurka neurtu dituzte indarrak eta aurkako 18-07ko emaitza izan dute gazteek. Bihar, 18:00etan, Hernaniko txapelketan Jon Pello Artetxek eta Oiarpeko Ugaldek Escudero eta Usandizaga andoaindarren aurka jokatuko dute senior mailan