Donostia izan zen KAE 2 mailako zein Euskotren Ligako lehen geltokia.
Goizean KAE 2 mailako XIII. Kirol Txartela Bandera lehiatu zen. Gaizka Ormazabal kide duen Hibaikak bigarren txandan parte hartu zuen Orio Astillero eta Portugaleterekin batera.
Lehen luzean atzean hasi eta laugarren iritsi zen ziabogara errenteriako ontzia. Bigarrenean, aldiz, metroak irabazi eta Portugalete aurreratu ostean, hirugarren postuan iritsi zen ziabogara. Postu hori mantendu zuten helmugaraino.
Ligako sailkapen orokorrean ere postu berean da Hibaika.
Lehia bizia
Arratsaldean, aldiz, Euskotren Ligako ontziek VII. Fabrika bandera lehiatu zuten Kontxako uretan.
Hondarribia nagusi izan zen lehen txandan, baina bosgarren postuan amaitu zuen jardunaldia.
Bigarren txandan, aldiz, lehia bizia izan zen. Donostia Arraun Lagunak, Orio Orialki eta Nortindale Donostiarra hasieratik gogor jardun ziren. Aiora Belartieta kide duen eskifaiak aurre hartu eta ziaboga lehen postuan hartu zuten.
Ateratzean, aldiz, Donostiarra jarri zen buru eta postu horretan mantendu zen helmugara iritsi arte. Bigarren izan zen Lugañene.
Hilaren 9an, aldiz, Zierbena, Bizkaira bidaiatu ziren ligako ontziak asteburuko bigarren hitzordua jokatzera.
Larunbatean, bezala, Hondarribia lehen izan zen bere txandan eta Intza Fernandez herritarra kide duen eskifaiak bigarren txandaren zain egon behar izan zuen. Azkenean, bosgarren izan ziren berriro.
Orio Orialkik bandera etxera eraman nahi zuela argi utzi zuen hasieratik eta aurre hartu zuen lehen metroetan.
Donostia Arraun Lagunak-ek, aldiz, aldea murriztu, horiak gainditu eta ziaboga ematen lehena izan zen.
Bigarren luzean Orio eta Tolosaldea Lugañeneren mailara iritsi ziren eta hiru ontziak batera joan ziren helmugara 100 metro geratzen zirenera arte. Mirotzek azken ahalegina egin eta garaipean erdietsi zuten. Tolosaldea sartu zen ostean eta hirugarren Lugañene.
Bi jardunaldietako postuekin Euskotren Ligako buru mantendu da Donostia Arraun Lagunak-ek. Hondarribia Bertako igogailuak, aldiz, bosgarren da sailkapen orokorrean.