Lehiaketarekin "oso pozik" daudela nabarmendu dute Xuhakan Txakur Elkarteko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 11

Larunbateko txapelketa baloratzeko egun batzuk hartuta, Xuhakan Txakur Elkarteko kideak pozarren daude Apaor kaleko zirkuituan gertatutakoarekin. "Une batzuetan beroak estutu egin bagintuen ere, lehiakide guztiak giro ederran aritu ziren eta lan bikaina egin zuten", adierazi du lehendakari Juan Mari Encinasek. Antolatzaile taldearen lana ere goraipatu du.

Hauek izan ziren sailkapenak, lehiakideen graduaren arabera.

Oinarrizko gradua
Postua Taldea Lehiakidea Zakurra Puntuak
1 Xuhakan Xabi Aginaga Sarasti Kai 92
2 Xuhakan Imanol Muxika Errazkin Izar 92
3 Nudacan Sergio Ezquerro Elorz Kira 90
Lehen gradua
Postua Taldea Lehiakidea Zakurra Puntuak
1 CD Vencan David Parra Fernandez Logan de Dagos 99
2 DogVall Nerea Fernandez Gonzalez Kara 95
3 Xuhakan Mattin Aranburu Mariezkurrena Troi 94
Bigarren gradua
Postua Taldea Lehiakidea Zakurra Puntuak
1 Rustik Dog Inma Muñoz Martinez Teddy 146
2 CD Vencan David Parra Fernandez Tana 138
3 CD Vencan Isidre Pasto Diago Fura de Querien Can 130
Hirugarren gradua
Postua Taldea Lehiakidea Zakurra Puntuak
1 Kangu Alovera Jose Maria Hernandez del Alma Ondra 188
2 GT Albores Teresa Jimenez Irañeta Bimba 131
3 GT Albores Olvier Martinez Fernandez Hiroshima 115

Emaitzen berri emateaz gain, Encinasek, elkarteko kide guziten izenean, eskerrak eman dizkie kolaboratzaile, ikus-entzule eta jardueraren berri eman duten hedabideei. Aurreratu du hasi direla datorren urteko txapelketa prestatzen, eta aurrerago emango dituztela xehetasun gehiago.