Santa Ana eguneko parodiarako paperak banatuko dizkiete gaur aktoreei

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 10a

Iazko parodiako uneetako bat, bi akusatuak sutan kiskali zituztenekoa.

Hilaren 26an egingo dute ikasturtearen errepaso umoretsua Okendo plazan, 20:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Santa Ana eguneko parodiarako paperak gaur banatuko dizkiete aktoreei, kultur etxean, 18:00etan. Ondoren, lehen entsegua aurrera eramango dute.

Prestaketa saioak gaurtik ostiralera eta hilaren 17tik 21era izango dira, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean.

Bestalde, udalak iragarri du 38. Santa Ana Artisau Azoka hilaren 23an egingo duela, igandearekin, Okendo plazan eta inguruetan. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bertaratu ahalko dute herritarrek.