Coral de Soriak eta Alboka Abesbatzak emanaldia egin dute komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 10a, 08:00

Bi abesbatzek ordubete inguruko saioa eskaini diete kapera bete duten herritarrei. Ama Brijitarren komentuko zenbait mojek ere ez dute galdu nahi izan eta goiko aldetik entzun dute prestatutako hamalau kantako errepertorioa. Lehenik, herriko korua aritu da, bisitariei lekukoa eman aurretik. Bederatzi kanta abestu dituzte, elkarren artean bestelakoak, artean Afrikako eta Samoakoak, dantzarako ere eman dieten erritmoekin. Euskaraz, berriz, Kaiku, euren abesti zerrendako azkena, eta Albokakoekin batera abestu duten Izar ederrak. Saioaren azkena, Tourdion izan da. Bisita eta harrera eskertzeko lore sorta bana eman diete bi zuzendariei eta Soriako lagunek oroigarri bat lasarteoriatarrei.