Ondo hezitako zakurren erakustaldia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 8a, 11:22

Xuhakan Txakur Elkarteak antolatutako IV. Erabilgarritasunezko Kirol Mendetasun lehiaketa aurrera eramaten ari da Apaor kalean, Bugati erretegiaren ondoan, dagoen eremuan. Hesien barrualdean hainbat proba burutu beharko dituzte partaideek eta epaileek zakurraren nahiz jabearen iaiotasuna puntuatuko dute. Lau kategoriatan banatuta ari dira 30 bat bikote. Zirkuitua osatzen ari direla, jabeak zenbait gauza egiteko eskatzen dio animaliari, men egiten diola frogatzeko. Txapelketa ikusteko aulkiak jarri dituzte eta barra ere badute beroari aurre egiteko zer edan izateko. Arratsaldeko 17:00ak arte luzatzea aurreikusten dute antolatzaileek, beraz, interesa dutenek oraindik ere badute bertaratzeko aukera.