Eguzkiari ihesi eta beroa apur bat arindu nahian itzala aukeratu dute bertaratutakoek ikuskizuna jarraitzeko. Haur gehienak zoruan eseri badira ere, gutxi iraun dute horrela, Elvis, Tino eta Lilik dantzan jarri baitituzte berehala. Abesti ezagunekin jositako emanaldia izan da, jolaserako tartea ere izan duena.
Hirukoteak eszenario gainetik haurrei erakutsitako pausoak jarraitu dituzte ikusle gazteek, baita kale jiran edo dantza lehian aritu ere. Halaber, taupadak irudikatzen zituzten baloi erraldoiek zorua ukitzea saihesten ahalegindu dira eta saio osoan zehar erakutsitako gogo eta prestutasuna saritzeko pegatina bana eman diete antzezleek.
Hurrengo ikuskizunak:
- Hilak 14. Agurea, urpekaria eta itsasoa, Hortzmuga Teatroa
- Hilak 21. Nexo, Jon Zabal
- Hilak 28. XIX. Dantza Zirkuitoa Sareko ikuskizuna. Otempodiz, Ertza Antzerki Dantza