Donosti Cupeko bigarren fasea jokatzen hasi dira herriko taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 7a, 14:50

Donosti Cup txapelketako bigarren fasea hasi da gaur. Ostadar zein Texas Lasartearra kirol elkartetako taldeak Champions League eta Europa League taldeetan parte hartzeko sailkatu dira. Michelin Kirol gunean ere neurketa ezberdinak ikusteko aukera izango da

Ostadar SKTko eta Texas Lasartearrako taldeak Donosti Cup lehiaketako azken fasean sartu dira. Taldeen gehiengoak Europa Leagueako kanporaketak jokatuko ditu gaur.

Texas Lasartearrako B13 eta 11 taldeek eta Ostadar SKTko G14ak jokatu dutecdagoeneko euren partida. Urdin-zuriek aurpegia eta gurutzea izan dute. B11 3 eta 1 gailendu zaio Sanse CD Bri eta bihar final zortzirenak jokatuko ditu. B13ak, berriz, Alginet CDren aurka galdu du, 1-0. Talde urdin-beltzeko G14a ere lehiaketatik kanpo geratu da; Amassorrain ikastolak 4-0 irabazi du.

Ostadarreko B15 eta B13 taldeek, ordea, Champions Leaguea jokatuko dute. B13a Azpeitian jokoatzen ari da oraintxe bertan; LSA Tarragona du aurkari eta oraingoz husna dago markagailua.

Michelin kirol gunean ere izango dira neurketak gaur eta bihar. Arratsaldean, esate baterako, 17:00etan, Texas Lasartearrako B19 taldeak Sagc Cestas taldea izango du aurrez aurre.

Argazki galerian, Texas Lasartearrako B15 eta Ostadar G14 taldeek asteazkenean jokatutako partidak..