'Gora bihotzak' izango da hilabeteko lehen kale ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 7a

Eidabe konpainiaren 'Gora Kasete' antzezlaneko eszena bat.

Kale Antzerkia Bultzatuz zikloari ekingo dio gaur arratsaldean udalak. Eidabe konpainiak Gora bihotzak antzezlanaren emanaldia egingo du Okendo plazan, 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da. 

Hilabeteko kale ikuskizunak
  • Hilak 14, Okendo plazan, 19:00etan: Agurea, urpekaria eta itsasoa antzezlana, Hortzmuga Teatroaren eskutik.
  • Hilak 21, Okendo plazan, 19:00etan: Nexo ikuskizuna, Jon Zabal magoaren eskutik.
  • Hilak 28, Okendo plazan, 19:00etan: Otempodiz dantza emanaldia, Ertza taldearen eskutik.