Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Gipuzkoako txapelketa lehiatu zuten, Azpeitian.
Bidasoa XXI taldeko kide den Leire Martin nagusi izan zen absolutu mailan. Bakarkako lau probetan zein erreleboetako saioetan podiumeko gorenera igo zen herritarra.
Maila horretan Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberriak brontzezko domina jantzi zuen, 100 m. lau estilo proban. Junior mailan, aldiz, 100 m. bizkar zein lau estilo probetan bi urre jantzi zituen gazteak.
Taldekide June Lopez ere podiumera igo zen 200 m. bizkar proban, bigarren mailara, hain zuzen ere, eta 4x100 m. libre zein lau estilo saioetan hirugarren izan zen June Lopez, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Saioa Elokak osatutako taldea.
Zazpi marka pertsonal ere ondu zituzten:
- Amaiur Iparragirre, 400 m. libre, 04.36,84.
- Irati Etxeberria, 50 m. tximeleta, 34,49.
- Mayi Gorostegui, 200 m. lau estilo, 02.58,30.
- Miren Sarobe, 100 m. bizkar, 01.13,03.
- Saioa Elola, 200 m. libre, 02.26,61.
- Garazi Etxeberria, 100 m. bizkar, 01.08,20.
- June Lopez, 50 m. bizkar, 33,99.
Maila horietako igerilari gehienak oporretan dauden arren, Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberriak, June Lopezek eta Miren Sarobek Euskal Herriko txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan.

Domin ugari
Alebin mailan, Euskal Herriko txapelketari egin zioten aurre herriko igeriketa taldeko Iñaki Garciak, Mario Amantegik, Ibon Elolak eta Oihan Matutek. Bakarkako saioetan domin sorta ederra bildu zuten:
| Urrea | Zilarra | Brontzea |
|
|
|
Erreleboetan bi zilarrezko - 4x100 m. eta 4x200 m. libre - eta brontzezko bat - 4x100 m. lau estilo - eskuratu zituzten.
Hamabi marka pertsonal berri ere egin zituzten. Horien artean, Ibon Elolak 50 m. librean egindakoa nabarmentzen da; Madrilen hilaren 13tik 16ra lehiatuko den Alebin mailako Espainiako txapelketarako sailkapena eman dio eta Iñaki Garcia taldekidearekin batera izango da txapelketan.
Horri guztiari esker, taldea laugarren izan zen sailkapen orokorrean, podiumetik gertu eta Iñaki Garcia seigarren bakarkako lehia nagusian.
Cadizen ere podiumean
Nahia Zudairek, berriz, bi urrezko- 400 m. libre eta 100 m. bular- eta brontzezko bat - 200 m. lau estilo - eskuratu zituen Kluben arteko Igeriketa Egokitutako Espainiako Txapelketan, Cadiz, Andaluzian. 400 m. libre proban gainera bere marka ondu eta S8 mailako Espainiako errekorra egin zuen. 200 metroko pasean ere bere marka pertsonala egin zuen.
Zudairek Manchester, Britainia Handian, uztailaren 31tik abuztuaren 6ra jokatuko den Munduko txapelketa du orain buruan.
