Alboka Abesbatzak eta Coral de Soria taldeak kontzertu bateratua emango dute etzi, Brigitarren komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 6a

Coral de Soria korua gure herriko Alboka Abesbatza bisitatzera etorriko dela baliatuta, bi taldeek emanaldi bat aurrera eramango dute etzi, hilak 8, larunbatarekin, Ama Brigitarren komentuan, 19:00etatik aurrera. Hamalau pieza partekatuko dituzte ikus-entzuleekin, azkeneko biak, elkarrekin. Sarrera doakoa izango da.

Hauxe da bi taldeek emanaldirako prestatu duten egitaraua:

Alboka Abesbatza (zuzendaria, Montse Latorre Ortega)

  • Más vale trocar (Juan del Encina)
  • Baratze bat (Pier Paul Berzaitz, Julian Gomez Giraldok moldatua)
  • Bring me little water, Silvy (Huddle W. Ledbetter, Moira Smiley-ek moldatua)

Coral de Soria (zuzendaria, Marta Lopez Condado)

  • Amavolovolo (Zulu herrialdeetako abestia, R. de Beer-ek moldatua)
  • Ansiedad (Vals-joropo), (Jose E. Sarabia, Marta Lopez Condadok moldatua)
  • Bo yabo haboker (J. Hadar)
  • Siyahamba (Zulu herrialdeetako abestia)
  • Hijo de la luna (Mecano taldea, G. Pino eta Marta Lopez Condadok moldatua)
  • Minoi, minoi (samoar abesti tradizionala, C. Marshall-ek moldatua)
  • Bonse Aba (zanbiar abestia, V. Johnson-ek moldatua)
  • Las bailas (Francisco Garcia Muñoz)
  • Kaiku (A. Lesbordes)

Alboka Abesbatza eta Coral de Soria, elkarrekin

  • Izar ederrak (Josu Elberdin)
  • Tourdion (anonimoa, XVI. mendekoa, P. Arraignant-ek argitaratua)