Donostiako Hipodromoa Belle Epoquera egin du atzera

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uztailaren 5a

Urraca eta Borrego Urola eta Nicolas de Julianen aurretik helmugara iristen. Arg.: Isaac Farré Rico.

Uztailean sartzearekin bat Donostiako Hipodromoko Udako denboraldiko saioak asteburuan lehiatuko dira. Laugarren jardunaldia hilaren lehenean jokatu zen eta ezusteko batzuk izan ziren denboran atzera egin zuen Hipodromoan. Hurrengo jardunaldia uztailaren 9an igandearekin lehiatuko da eta sei lasterketaz gozatu ahalko dute zaletuek

Uztailaren 1ean denboran atzera egin zuen Hipodromoak, Belle Epoquera. Donostiako Ugara Vintage, Santanderreko Recreación Histórica del Norte eta Bartzelonako Luz y Color del 900 elkartearen laguntzarekin ikusleak 1900era egin zuten bidaia.

1916 Inaugurazioa sariak eman zion hasiera egunari. Sir Polo moxala eta Mario Enrique Fernandez nabarmendu ziren hasieratik eta lasterketan zehar ez zuten aurkaririk izan.

Eguneko bigarren lasterketan, Raiku eta Cesar Alonso Vidal de la Peña bikoa erraz nagusitu zen eta Belle Epoque saria eskuratu zuten.

Onda Vasca saria izan zen hirugarren lasterketa. Ayala eta Jaime Gelabert lasterketa buru jarri baziren ere, Urraca-Jose Luis Borrego eta Urola-Nicolas de Julian bikoek aurreratu eta garaipena lehiatu zuten. Lehenek eraman zuten garaikurra.

Laugarren eta bosgarren lasterketetan Ricardo Sousa izan zen protagonistetako bat. Jockeyak Black Voice eta Farzaneh behorrak gidatuta garaipena erdietsi zuen Endanea sarian eta Donostia Turismo sarian.

Hipodromoko hurrengo hitzordua uztailaren 9an izango da. 17:30etan hasiko da eta berezitasun bat izango du, sei proba jokatuko dira; horien artean Nagore Otaño oroimenezkoa.

Belle Epoquera bidaia egin zuten uztaileko lehen jardunaldian. Arg.: Isaac Farré Rico.