Naroa Furundarena 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan lehiatu da, Tarragonan. Jauzi hirukoitzeko proban zilarrezko domina jantzi du herritarrak. Kirolariak zapore gazi gozoa du, ordea. Espoo, Finlandian jokatuko den Europako txapelketarako gutxienekoa (13,30 m.) egitea zuen helburu talde urdin-beltzeko kideak. Azken jauzian 13,33 marka egin arren, gehiegizko haizearengatik ez da baliagarria izango eta ezingo da Finlandiara joan.
Helene Martin, aldiz, xabalina jaurtiketako Euskadiko txapeldun berria da 16 urtez azpiko mailan. Gasteizen jokatutako proban, bigarren saiakeran 29,58 metroko marka egin eta txapelketako buru jarri zen. Gainditzen saitu arren ez berak, ezta aurkariak ere ez ziren gai izan eta herritarrak eraman zuen urrezko domina.